Bilbao birziklatu

Bilziklatzeko kartela

Proiektu honetan, Bilboko Udalarako birziklatzea sustatzeko kanpaina integral bat diseinatu nuen. Ideia nagusia herritarrak modu aktiboan inplikatzea da, birziklatze-ekintza bakoitza balioetsiz eta sarituz.

  • Kontzeptua eta Estrategia: Kanpainaren ardatza nik neuk diseinatutako birziklatze-txartela da. Proposamenaren arabera, txartela edukiontzian eskaneatzen den bakoitzean, erabiltzaileak puntuak metatzen ditu, ondoren sari ezberdinengatik trukatu ahal izateko.

  • Diseinu Grafikoa eta Mezuak: "Keinu txikiak, sari handiak" leloa erabili nuen, ekintza soil batek hiri osoarentzat eta ingurumenarentzat duen garrantzia azpimarratzeko. Kartelaren grafikan, edukiontzi berdea opari gisa aurkeztu nuen, catifa gorri baten gainean, birziklatzea ekintza "saridun" eta positibo gisa kokatuz.

  • Helburua: Bilbotarren kontzientziazioa bultzatzea diseinu moderno eta hurbil baten bidez, birziklatzea ohitura erraz eta aberasgarri bihurtuz.