Pasaden ostiralean, otsailak 27, nire klaseko kideekin batera Gazte Up ekitaldian egon nintzen, BAT B Accelerator Towerrean. Jardunaldia gazteon enplegagarritasuna eta ekintzailetza sustatzeko diseinatuta zegoen, gure etorkizun profesionalerako funtsezkoak diren gakoak eskainiz.
Goizean zehar, hainbat adituren hitzaldiak entzun genituen. Psikologa batek gure curriculuma hobetzeko aholku praktikoak eman zizkigun, eta ondoren, gaur egun klasean lantzen ari garen marka pertsonala nola eraiki azaldu zigun aditu batek. Ekintzailetzak ere bere lekua izan zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu baten bisita jaso genuen; hark argi utzi zigun gazteok lurraldeko ekonomiarentzat dugun garrantzia.
Egia esan behar badut, saio batzuk apur bat luzeak eta astunak egin ziren, informazio asko baitzen kolpetik jasotzeko. Hala ere, 15 minutuko atsedenaldiak eta eskaini ziguten caterring-ak asko lagundu ziguten indarrak berritzen.
Ondorio gisa, nahiz eta nekagarria izan, oso esperientzia aberasgarria izan zen lan mundura gerturatzeko. Gauza bat argi dago: jarrera eta prestakuntza dira gure armarik onenak.


