Assume That I Can kanpaina viralak mundu mailan entzute handia izan du, pertsona guztien gaitasunak ebaluatzeko moduak zalantzan jarriz. 2024ko Martxoaren 21ean, Down Sindromearen Nazioarteko Egunean, CoorDown elkarte italiarrak eta beste erakunde batzuek bultzatutako bideoak estereotipoak hautsi eta jendeak “asume that I can” (“onartu dezakedala”) lelopean pentsarazten du.
Kanpaina hau ikusi ondoren konturatzen naiz zenbateraino den erraza Down sindromeko pertsonak aurreiritziek murriztea. Inspiratzen nau mezu sinple batek jendearen begirada alda dezakeela erakusten eta denok dugula potentzial berezia. Kanpaina honek gogorarazten dit besteak laguntzeko eta benetan egiteko gai diren gauzak erakusteko aukera emateko garrantzia. Pertsonalki, nire aurreiritziak zalantzan jartzera eta denei hobeto ulertzeko eta errespetatzeko jokatzeko bultzatzen nau.
Antzeko mezu bat erabil liteke inklusioarekin lotutako beste produktu edo zerbitzu batzuetarako, esaterako unibertsitateetan aukera berdintasunaren aldeko ikastaro bat sustatzeko. Kanpainak ikusleak inspiratu ditzake gaitasun desberdinen erabileraren eta askatasun pertsonalaren garrantziaz pentsarazteko.
Assume That I Can kanpainak gizartearen jokabideak aldatzeko gonbita egiten du, estereotipoak hautsiz eta pertsona guztien gaitasunak onartuz. Horrela, marketinaren potentziala ahalik eta eragin sozial zabalenera eramaten du.


