Gaur egungo munduan, mugikorreko pantailari begira gaudela, geldirik egotea da arriskurik handiena. Marketin ikasle eta bidaiaria naizen aldetik, mundua eta merkatua hobeto ulertzen direla ikasi dut mugitzen ari zarenean. Nire marka pertsonala ez da etiketa bat soilik; joerak aztertu eta horizontea zabaltzen dudan bitartean sortutako emaitza da. Nire jakin-mina aplikatzen dut diseinatzen dudan estrategia bakoitzean.

Marketina aurkikuntza bidaia gisa

Niretzat, marketina ez da produktuak "saltzea", aurkikuntzak sortzea baizik. Bidaiatzen dugunean esperientzia errealak bilatzen ditugun bezala, gaur egungo kontsumitzaileak lotura zuzenak nahi ditu sare sozialetan. Nire helburua bilaketa hotz bat inspirazio bihurtzea da, "Social Search" delakoa erabiliz eta balioa ematen duen edukia sortuz. Ez dut formula finkoetan sinesten; nire ustez, estrategiek algoritmoen eta, batez ere, pertsonen ritmora aldatu behar dute.

Berrikuntza esperientzia errealetik

Nire markaren ezaugarri nagusia benetakotasuna da. Kultura eta ingurune ezberdinak ezagutzeak merkatuari beste begirada batekin begiratzen laguntzen dit: teknologia eta datuak emozioekin lotzen ditut. Profesional gisa, nire konpromisoa bide tradizionalak apurtzea da. Ez dut sare sozialetan "egon" nahi soilik; erabiltzaileak bizi nahi duen istorio bat sortu nahi dut.

Moldatzea eta konpromiso sendoa

Marketin tradizionalak mugak ditu, sormenak ordea ez. Nire lan egiteko moduak ikasle baten freskotasuna eta lanbideak eskatzen duen seriotasuna uztartzen ditu. Lan eredu malgua proposatzen dut, gaur egungo aldaketetara egokitzeko gai dena —adibidez, bilatzaileetatik sare sozialetara dagoen jauzia—, baina markaren funtsa inoiz galdu gabe.

Nire marka pertsonala estrategia berritzailearen eta errealitatearekiko pasioaren arteko topagunea da. Enpresa eta profesionalak gonbidatzen ditut ohiko bideetatik haratago begiratzera, eta elkarrekin, informatzeaz gain mugitzera animatzen duen komunikazio bat eraikitzera.

marka pertsonala naroa hernandez
Naroa Hernandez
marka pertsonala naroa hernandez