Joan den ostegunean, otsailaren 6an, Bilboko hiru publizitate eta diseinu agentzia bisitatzeko aukera izan genuen klasetik. Egia esan, gure mundu hau barrutik nolakoa den ikusteko gogo handia nuen, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.

Lehenengo geltokia Sirope izan zen. Agentzia sortzaile eta serioa iruditu zitzaidan. Pena bat izan zen bulegoak eta lan-eremua zuzenean ezin ikustea, baina eman ziguten hitzaldia oso ona izan zen. Azalpenak eman zizkigun neska oso jatorra zen eta dena zehatz-mehatz azaldu zigun; oso profesionalak direla argi geratu zen.

Ondoren, Workoholics-era joan ginen. Hau izan zen gehien gustatu zitzaidana. Bulegoaren dekorazioa pasada bat da, kriston estiloa du! Nahiz eta aurkezpena pixka bat inprobisatua iruditu, erakutsi ziguten lana ikaragarria zen. Gainera, taldearen artean zegoen giro ona eta "rollo" ona kanpotik nabaritzen zen; horrelako leku batean lan egingo nuke gustura.

Azkenik, Crisis bisitatu genituen. Agentzia txikiagoa eta oso familiarra da, eta horrek konfiantza handia ematen du. Oso jatorrak izan ziren denak, eta opari bat ere eman ziguten: "Crisis" kasuetan jarraitu beharreko pauta batzuen liburuxka. Oso xehetasun polita!

Nire ustez, aukeratu beharko banu, Workoholics-en lan egingo nuke; aurkezpena hobetu zitekeen arren, proiektuen kalitateak liluratu ninduen. Bigarrenik, Crisis aukeratuko nuke, transmititzen duen konfiantza eta familia-giroagatik. Sirope, ordea, hotzagoa iruditu zait.

SIROPE
WORKOHOLICS
CRISIS